XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BALTZEOTIK PRESOGarai hartan Zeanurin baltzeoa debekatua da.
Baltzeoa dantza lotua da.
Areatzan baltzeoa zilegi da.
Arratia guztian zilegi da, baina Zeanurin ez.
Areatzarrak etortzen dira eta baltzeoan egiten dute.
Zeanuritarrak ere deskuidatzen dira.
San Isidro eguna da.
Biharamonean agoazila mutilen etxera doa.
Mutilak preso eramaten ditu.
Nora? Herriko alondegira.
Mutil batek esaten du:
- Pozik preso joango naiz.
Baina neskak eta mutilak batera.
Zeanurin orduan esaera normala da:
Gauza hauek ez dira zaharrak.
Ez dira aintzina gertatu.
AZUKREAK ERREKAN GARBITUZenauriko emakume batek azukre koxkorrak erosten ditu.
Etxerantz doa.
Bidean irrist egiten du eta azukre koxkorrak erortzen dira.
Erori eta zikindu.
Emakumea azukreak bildu eta errekara doa.
Zertara? Azukrea errekan garbitzen du.
Eta denak urtu.
Zeanuritarrek horrelako gauzak egiten dituzte.
Horregatik
Areatzarrek barre egiten diete.